9

diseinuON Lehiaketa

CEINPRO ikastetxeko ikasleek kartelaren, kamiseten eta sarien diseinua egingo dute. Diseinu irabazleak 200€-ko saria jasoko du, eta hurrengo edizioko diseinua edo irudia izango da.

9

KONFIDENTZIALTASUNA

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

9

OINARREN ONARPENA

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira lehiaketaren fase guztietan.

 Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.

 Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz elektronika@donbosco.eus helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.

 

 

diseinuON Saria

AUKERATUTAKO DISUINUARI SARIA: 200 €