google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Joan den astean, Mekatronika alorguneko “Industria mantentzearen digitalizazioko” ikasleak Kantabrian izan ziren, hainbat enpresa eta ikastetxe bisitatzen.
Industriako zibersegurtasunari buruzko MEC proiektuan egindako harremanei esker, Santanderko Udala egiten ari den Smarcity proiektua ikusteko aukera izan zuten. Nola ez, MECn bide lagun genituen Numero 1LHIIko   lagunak ere bisitatu zituzten, eta, azkenik, punta-puntako enpresa bat, SEG automotive, mundu mailako alternadoreen fabrikazioan espezializatuta dagoena, baina gaur egun mugikortasun elektrikoko sistema jasangarriago berrietan lan egiten ari dena.
Horrelako irteerak egin ahal izatea oso aberasgarria da guztiontzat, eta horretan jarraituko dugu lanean.

 

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI