google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Inguruko hainbat ikastetxerekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekintzailetza-jardunaldietan hartu dute parte gure Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa eta Mantenuko Elektronika zikloko ikasleek.

Bertan, Adimen Artifizialaren inguruan sortutako goi-mailako zenbait enpresaren sortzaileen hitzaldi batzuk entzun eta beraien sorkuntzez gozatzeko aukera izan genuen.

Horrelako jardunaldiak oso interesgarriak dira, bai esparru teknikoan, bai networkingean. Ikasleek Gipuzkoa osotik etorritako ikasleen jakinduria eta kezkak elkarbanatzeko parada bikaina izan zuten.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI