Ekainean gaude eta ohikoa izaten den bezala, Denok Batera aldizkariaren ale berri bat dator.
Rekord Aldizkaria, 104 orrirekin, Don Boscon egiten den guztiari buruzko informazio askorekin. Horrez gain, eskerrak eman behar dizkiogu artatu gaituen Errenteriako alkateari,Aizpea Otaegi-ri, modu honetan gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugulako.
Alorgune bakoitzeko lankideek ematen didaten informazioari esker egin dezakegu aldizkari hau, informazio hori gabe ezinezkoa izango litzatekeena.
Hurrengo aldizkarian pentsatzen ari gara dagoeneko, eta berezia izango da, 50. zenbakia izango baita.
Gustatuko zaizuela espero dugu.
Eskerrik asko.