110 auto historikok parte hartuko dute datorren larunbatean, aurten ere plaza guztiak bete diren Don Bosco Ibilaldian.
Edizio honetan Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan egingo den ibilbidea hasi baino lehen, ibilgailuak Don Boscoren instalazioetan egongo dira ikusgai. Rallye modalitatean parte hartzen duten taldeek 95,40 km eta hiru tarte arautu osatuko dituzte guztira. Paseatzeko moduan parte hartzen dutenek 76,31 km eta bi tarte egingo dituzte.
Aurkezpenera Kyle Reyes Ceinproko ikaslea ere egon da , berak diseinatutako kartela aurkezteko eta merezitako saria ere jasotzeko. Eskerrik asko Ceinproko ikasle eta irakasleei urtero egiten duten lanarengatik.