“EkoBosco Marmelada lehiaketa”
Elikagaiak prestatu eta merkaturatzea gustatzen zaizu eta Gipuzkoako Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikaslea zara? Don Bosco LHII heziketa zentroak “EkoBosco mermelada lehiaketa” antolatu du Gipuzkoako ikasle guztientzat.
HELBURUA
Sasoiko eta KM0 produktuekin egindako marmelada originalak ekoitzi beharko dituzue eta hauek etiketa erakargarri batekin identifikatu. Elikagaien ekoizpena STEAM printzipioak ezin hobeto uztartzen dituen eremua da. Osagaiak aukeratu eta prozesuak optimizatzea bezalako zeregin sinpleetatik hasi eta ontziak diseinatu eta errezeta berriak sortzera arteko ibilbideak, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika ezagutzak eskatzen bait ditu.
Era berean, bigarren helburu gisara, elikadura osasuntsu eta kontzienteago bat sustatzeko nahia izango genuke.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Lehiaketa Gipuzkoako Batxilergoko eta Lanbide Heziketa zikloetako ikasleei zuzenduta dago.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte hartzaileek 2026ko maiatzak 26a baino lehen bete beharko dute izen-emate inprimakia. Izen ematea apirilaren 13an irekiko da.
Antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko harremanetarako lehentasunez posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiliko dira.
PARTE HARTZEKO FORMATUA
- 3-4 ikaslez osatutako taldeak.
- KM0 eta sasoiko fruta eta barazkiak erabili beharko dira marmeladak egiteko.
- Marmelada termikoki tratatu beharko da elikagaiaren segurtasuna eta lehiaketa egunera arteko kontserbazioa bermatzeko.
MARMELADEN AURKEZPENA
EPAIMAHIA
- Parte hartzen duen zentro bakoitzak gehienez 8 marmelada desberdin aurkeztu ahal izango ditu lehiaketan (ondorengo bi kategoriatan banatuta: Batxilergoko ikasleak eta Lanbide Heziketakoak).
- Ontziaren gehienezko edukia 500 ml-koa izango da.
- Ontzi bakoitzak ondo etiketatuta egon beharko du, honako hauek adieraziz:
- Marmeladaren izena edota deskribapena.
- Osagaien zerrenda (handienetik txikienera ordenatuta).
- Taldearen izena.
- Heziketa zentroaren izena.
Epaimahaia DB elikagaien industriako zikloko irakasleek eta inguruko elikagaigintza enpresetako ordezkariek osatuko dute.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
OINARRIEN ONARPENA
Ondorengo alderdiak izango dira aztergai:
- Osagaien jatorria eta marmeladaren originaltasuna.
- Kalitate organoleptikoa (kolorea, dizdira, usaina, zaporea eta testura).
- Etiketa. Legeak ezarritako informazioa adierazita egotea eta diseinua; hau da, erakargarria eta irakur erraza izatea.
- Inpaktua sare sozialetan. Marmelada guztien argazkiak Don Boscoko sare sozialetan argitaratuko dira eta sortutako inpaktua baloratuko da.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.
- Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira lehiaketaren fase guztietan.
- Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.
- Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz steam.arduraduna@donbosco.eus helbideetara, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.
KONFIDENTZIALTASUNA
Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.
MARMELADEN LEHIAKETA
Lehiaketa 2026ko ekainaren5ean izango da 10:00etatik 13:00etara bitartean Don Boscoko kiroldegian. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.
KONTAKTUA
EkoBosko SARIAK
LEHEN SAILKATUAK: 250 €
BIGARREN SAILKATUAK: 200 €
HIRUGARREN SAILKATUAK: 150€