Ikasturte honetan ere 2 ekitaldi antolatuko dira:

  • STEAM azoka, maiatzaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrikan, 10:00 – 13:00: CIFP Don Bosco LHIIko ikasleek ikasturtean zehar garatutako proiektuak erakusgai jarriko dituzte. Ekintza hori, bereziki, eskualdeko 2. hezkuntzako ikastetxeei eskaintzen zaie, baina zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak gustuko dituen edonor bertaratu daiteke.
  • XI. dbSariak, maiatzaren 17an, ikastetxeko polikiroldegian, 10:00 – 13:00: Bereziki bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko STEEAM (STEAM Ekintzailea) sarien multzoa da. Partea hartzea 2. hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleei bideratuta dago. Izena ematea donbosco.eus webgunean egin behar da.