Balioak 4.0 proiektuaren lehen urratsetan murgilduta gaude Don Boscon. Telekomunikazio Instalakuntzak zikloan egin ditugu lehen pausuak 2020-21 urtean zehar. Kurtso hasieran, hazia erein genuen, sensibilizioa landuz, ikuspegi aldaketa bat bultzatuz eta ikasleei aldaketaren parte aktibo direla ikusi araziz.
Ikasturtean zehar, ekintza desberdinen bitartez (Giza Eskubideen tailerra, odol emaileak, Lilatoia,…) enpatiaz, solidaritatez. elkartasunez, eta berdintasunez ureztatu dugu ikasleen parte hartze aktibo hori.
Azkenik, landatu eta zaindu dugunaren emaitzak / uzta jasotzeko momentua iritxi da. Eta marrazki, grafiti honetan isladatu dute ikasleek, Balioak 4.0n zer landu eta lortu duten beraien ikuspuntutik. Benetan uzta aberatsa jaso dugu.
Elektronika eta Telekomunikazioen departamentuaren sarreran dagoen gure UZTA ikustera gonbidatzen zaituztegu Don Boscoko ikasle /irakasle denak.