Colaboración
Colaboración

Madrilgo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Bultzatuak

Iratzetik paperera

PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK

PROIEKTUA

ENTITATEAK KOMUNITATEA

IRAITZETIK PAPERERA

CIFP DON BOSCO LHII EUSKADI
CONGREGACION S FCO SALES-INSTITUTO P SALESIANO NAFARROA
C2MASI S.L. EUSKADI
MALERREKA COMMON ZERBITZUAK, S. MICROCOOP. NAFARROA
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION EUSKADI

 

PROIEKTUAREN LABURPENA

Ikerketan, gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonen eta ikasleen ekintzailetzaren sustapenean eta ezagutzaren transmisioan oinarritutako proiektua.

“Iratzetik paperera – Del Helecho al Papel” proiektuak duen helburu nagusia papera eskuz fabrikatzeari buruzko ezagutza sortu eta transmititzea da, bai gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak bai lanbide-heziketa zikloetako ikasleak ekintzailetza eta laneratzea bultzatzeko tresna gisa. Proiektuak elkarren artean lotura duten hiru behar asebete nahi ditu: gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei prestakuntza eskaintzea, laneratzeko aukerak hobetzeko; Kantauri isurialdean iratzearen ugaritzeak sortu duen arazoa modu iraunkorrean kudeatzea; eta belaunaldien arteko eta sektoreen arteko ezagutzaren transmisioa sustatzea, lanbide zaharrak berreskuratuz eta jasangarriagoak egiteko moduak sustatuz. Hau guztia oinarri artistiko eta kulturaleko berrikuntza-metodologia ireki eta kolaboratibo baten bidez lantzen ari da. 2022ko apiriletik lortu dugu dirulaguntza, baina 2022ko urtarriletik ari gara proiektuan lanean.

CIFP Don Bosco LHIItik koordinatzen den proiektu honetan beste partaide hauek daude: Iruñeko Salestarren Ikastetxe Politeknikoa, Malerreka Common Zertzuak S. Microop (biak Nafarroan daude), Tecnalia Research and Innovation (Azpeitiko sedea) eta Conexiones improbables (Vitoria-Gasteiz). Proiektu honek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza du

Ezagutzaren transferentzia

Parte hartzen dugun erakundeek hiru alderdi lantzen ari gara, bakoitzak arlo jakin batean duen ezagutza eta esperientzia eskeiniko duelarik. Alde batetik, nekazaritzaren eta basogintzaren ikuspegitik, iratze landarearentzat erabilera bat aurkitu nahi da, landare infestante honek basoetan sortzen ari den arazoari irtenbidea ematearren. Bestetik, iratzetik abiatuta lor daitekeen zuntz zelulosikoaren ezaugarriak aztertuko dira, ateratzen den paperaren aukerak aztertzeko. Esan bezala, paper hori artisau-eran egingo da. Eta, azkenik, lortutako paperen gaineko inprimaketa-teknikak aztertuko dira, baita akaberako teknikak ere, gaur egungo paperaren merkatuan txertatu daitekeen azken produktu ekonomikoa lortzeko.

Prozesuan bai prestakuntza-zentroetako ikasleak bai Malerreka mikro-kooperatiba ere sartuko dira, azken honek bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea helburu duelarik. Bi kasuetan ekintzailetza eta lan-merkaturako sarbidea ahalbidetuko duen prestakuntza ematea izango da helburu.

Proiektu honek 2023ko apirila arte iraungo du.

 

Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

berrikuntza@donbosco.eus