Madrilgo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Bultzatuak
GARAGARDO BAGAZOAREN ERRONKA. Erronka. Brewer’s spent grain (BSG): A world of alternatives.
PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK
PROIEKTUA |
ENTITATEAK |
Proiektu honetako lantaldea autonomia erkidego desberdinetako lanbide heziketako bi ikastetxeek osatzen dute, CIFP Don Bosco eta IES Gregorio Prietok, kautxuaren eta kolagenozko plastikoaren ingeniaritzan diharduen Jesus Ollokiegi Solores ekintzailearekin eta garagardoa ekoizten duen Bidassoa Basque Brewery-rekin batera.
|
CIFP DON BOSCO LHII |
|
IES GREGORIO PRIETOK BIDASSOA BASQUE BREWERY JESUS OLLOKIEGI SOLORES |
PROIEKTUAREN LABURPENA
Proiektu honetako lantaldea autonomia erkidego desberdinetako lanbide heziketako bi ikastetxeek osatzen dute, CIFP Don Bosco eta IES Gregorio Prietok, kautxuaren eta kolagenozko plastikoaren ingeniaritzan diharduen Jesus Ollokiegi Solores ekintzailearekin eta garagardoa ekoizten duen Bidassoa Basque Brewery-rekin batera. Proiektuak oinarri hauek ditu: berrikuntza teknologikoa, berrikuntza metodologikoa, ekonomia zirkularra, genero-orekaren sustapena, ekintzailetzaren sustapena eta ezagutzaren transferentzia. Proiektua gauzatzen den bitartean, garagardoa egiteko azpiproduktu gisa lortutako bagazoaren aprobetxamendua ikertu eta esperimentatu nahi da. Lehenik eta behin, oinarri kolagenikoa duten ontzi eta film berriak garatu nahi dira, garagardoa egiteko prozesuan lortutako bagazoa erabiliz. Bigarrenik, garagardo-bagazoa erabili nahi da elikagaiak egiteko lehengai gisa. Bagazo hori proteina (% 15-26) eta zuntz (% 70) aberatsa da. Azkenik, garagardo-bagazoak mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen agente argitzaile fenoliko gisa duen potentziala aztertuko da. Eskuratutako ezagutza eta lortutako produktu guztiak hezkuntza-komunitateari, enpresa-komunitateari eta, oro har, herritarrei zabalduko zaizkie.
Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin
berrikuntza@donbosco.eus