Hilaren 30ean San Juan Bosco eguna ospatu genuen, gure eguna, Lanbide Heziketaren eguna. Ospakizun hau, azken urte hauetan garai batean izan zuen espiritua berreskuratzen ari da eta ikasleek antolatzen dituzte futbola, basketa, xakea, futbolina edo patata-tortilla lehiaketa.
Parte-hartzea oso handia izan zen eta eguraldia lagungarri izan zen, baina antolakuntzaz arduratu ziren ikasleei eskerrak eman behar zaizkie. Horretaz aparte ohitura bihurtzen ari den kontzertua ere izan genuen, eskolako irakasle eta ikaslez osatutako “Don Bosco Street Bandarekin”,Pena da urtean egun bat baino ez izatea eta hurrengo urtea iristeko gogoz gaude dagoeneko.
Zorionak!!!
.
