Errenteriako Don Bosco ikastetxeko Erdi Mailako Telekomunikazio Instalakuntzen zikloko ikasleek TXIRRINDUINO izeneko proiektu interesgarria garatu dute, teknologia praktikoa eta berrikuntza uztartuz.
Baina… Zer da TXIRRINDUINO?
TXIRRINDUINO bizikleta baten eta Arduino mikrokontrolagailuaren teknologiaaren arteko uztarketa da. Ikasleek hainbat sentsore, mikrokontrolagailu eta komunikazio-sistema erabili dituzte bizikletan funtzionalitate berriak integratzeko: argiztapen automatikoa, abisu-sistemak, besteak beste.
Helburua argia da: eguneroko erabilerarako teknologia erabilgarri eta jasangarria garatzea, eta, bide batez, ikasleen gaitasun teknikoak eta sormenaren garapena sustatzea. Proiektu hau zikloaren amaierako lan gisa garatu dute, talde-lanean eta arazoen konponketetan trebatuz.
Bideoan ikus dezakezu nola funtzionatzen duen TXIRRINDUINOk eta nola aplikatu dituzten ikasitako kontzeptuak eguneroko erronka batean.
