Aste honetan, automozioko, elektronikako, elikagai industriako eta kimikako sei ikasle Berlinen egon dira URRATSBAT zerbitzuak antolatuta ekintzailetza eta adimen artifizialari buruz ikasten, Bizkaiako CIFP Andra Mari LHII-ko beste ikasle batzuekin. Motion.Lab coworking espazioan ekintzaile anitzen proiektu berritzaileak ezagutu dituzte, esaterako 3D inpramagailuak, laser ebakitzaileak, e.a. LEINN graduko ekintzaile gazte batek bere enpresaren sormen esperientzia partekatu du ikasleekin eta prozesuaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute. Adimen artifizialaren inguruan ere workshop bat egin dute, bai hezkuntzan eta baita sormen proiektuetan ere erabilera egokia sustatzeko. Gainera, Futurium museoan etorkizuneko teknologiekin murgiltzeko aukera izan dute, ideia interesgarriak hartzeko beraien alorguneekin partekatzeko. Berlinen turismo pixka bat egiteko aukera ere izan dute, gynkana batekin toki esanguratsuenak ezagutuz.
Bilatu
Azken Berriak
- Guraso Bilerak datorren irailak 17an
- Erronka berriak, teknikari berriak: Don Boscok izurriteei aurre egingo dieten profesionalak prestatzen ditu
- Pauso garrantzitsuak mugaz gaindiko NAIA proiektuan
- Db sariak 2026
- Euskelec 2026
- Berrikuntza klaustroa LEKUONA fabrikan.
- Teknologia eta ezagutza estrategikoekin lanean
- DIGITEX proiektuak martxa hartu du