


Madrilgo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Bultzatuak
Oldbot, hirugarren adinekoentzako robot asistentzial humanoidea
PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK
PROIEKTUA |
ENTITATEAK |
KOMUNITATEA |
Oldbot, hirugarren adinekoentzako robot asistentzial humanoidea |
INSTITUT DE BATXILLERAT MONTSACOPA DE OLOT | KATALONIA |
CIFP DON BOSCO LHII | EUSKADI | |
FUNDACIÓ ANTIC HOSPITAL SANT JAUME D’OLOT | KATALONIA | |
ADINEKOEN EGOITZA DOMUSVI VILLASACRAMENTO (QUAVITAE SERVICIOS ASISTENCIALES, S.A.) | EUSKADI |
PROIEKTUAREN LABURPENA
Proiektu-taldea honako hauek osatzen dute: Kataluniako LHko ikastetxe bat eta adinekoen egoitza bat (Institut Montsacopa eta Fundació Antic Hospital Sant Jaume d ‘Olot), eta Euskal Autonomia Erkidegoko LHko ikastetxe bat eta adinekoen egoitza bat (CIFP Don Bosco LHII eta Villa Sacramento adinekoen egoitza).
LHko ikastetxeek 2 proiektu garatu beharko dituzte Pepper robotarekin. Helburu nagusia da robot horrek adineko pertsonekin elkarreragitea:
- Eguneroko ariketa fisikoen saioetako bat gidatzeko.
- Adineko pertsonekin elkarrizketa labur bat izateko, adibidez, zein medikazio hartu behar duten gogorarazteko.
Erabiliko den metodo pedagogikoa izango da robotika humanoidea ustiatuko lukeen enpresa-, ekintzailetza- eta ingurumen-ikuspegia planteatzea:
- Enpresa martxan jartzeko simulazioa egingo dute robot humanoideekin zerbitzuak eskaintzeko, eta haien bideragarritasuna (enpresa-plana) baloratuko dute, ikasgelan eskola-orduetan lan eginez, eta eskola-orduetatik kanpo LHko ikastetxeetako enpresa-haztegietan.
- Adineko pertsona horien egunerokotasunari buruzko informazio garrantzitsua lortuko dute, egoitzetako profesional adituekin (fisioterapeutak, psikologoak, kudeatzaileak…) elkarreraginez.
- DBHko eta Batxilergoko ikasleei aurkeztuko diete Pepper, eta proiektuaren euskarri izango diren boluntarioen STEAM taldea sortuko dute, robotarentzako eta merchandising-arentzako osagarriak diseinatuz eta fabrikatuz eta robotaren karga energia fotovoltaikoarekin kudeatuz.
- Robotika humanoideak eskualdeko adinekoentzako eguneko zentroei eta/edo egoitzei eskain diezazkiekeen aukerak aurkeztuko dituzte, bai eta Silver Economyrekin eta zahartze aktibo eta osasungarriarekin zerikusia duten inguruko agente aktiboei ere.
Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin
berrikuntza@donbosco.eus
