Beste ikastetxe batzuekin lankidetzan eta LHko sailburuordetzak bultzatuta

5G FPeuskadi, 5G azpiegitura profesionalen hedapena Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK

PROIEKTUA

ENTITATEAK

5G FPeuskadi, 5G azpiegitura profesionalen hedapena Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

CIFP Don Bosco LHII
CIFP Mendizabala LHII

PROIEKTUAREN LABURPENA

5G FPeuskadi” proiektuaren helburu nagusia da Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetarako 5G azpiegitura profesionalaren eredua sortzea eta hainbat ikastetxeetan nodo pribatuak hedatzea. Horretarako, 5G core dedikatua eta partekatua oinarri duten sare tipologiak ikertuko dira. Modu horretan, Tknikako Komunikazioak eta Cloud computing espezializazio arloan lantzen dituzten sare esperimentalen ezagutza osatu eta zabalduko da.

Proiektuak 3 fase nagusi izango ditu:

  1. LHko ikastetxeentzako 5G azpiegitura profesionalaren eredua definitzea.
  2. 5G sare profesionalak funtzionamenduan jartzea.
  3. Erabilera-kasuak pilotatzea: IoT proiektuak edo gailuak konektatzea, eta ikastetxeetako ikasgela murgiltzaile eta interaktiboetaraino 5G estaldura eramatea.

 

Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin

berrikuntza@donbosco.eus