GRADO SUPERIOR

MUGIKORTASUN SEGURU ETA JASANGARRIRAKO PRESTAKUNTZA 

Bide-segurtasunerako hezkuntza eta gidarien prestakuntza diseinatzea, ematea eta ebaluatzea. Gidabaimena edo gidalizentzia lortzeko hautagaiak eta errepidea darabilten guztiak prestatzea eta sentsibilizatzea. Garraioaren ingurumen-jasangarritasuna eta bide-segurtasuna balioetan heztea.

  • Maila:  Goi-Mailako lanbide Heziketa
  • Duración: 2 Urte / 2000 Ordu
  • Eredua: 
    • D (Euskaraz)

• Lehen sorospenak edo lehen laguntzak
• Trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa eta errepideko garraioa
• Gidarien prestakuntza antolatzea
• Gidatzeko teknikak
• Automobilaren oinarrizko teknologia
• Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika
• Bide-segurtasuneko hezkuntza
• Bide-segurtasuna
• Bide-segurtasunerako prestakuntzaren didaktika
• Mugikortasun segurua eta jasangarria
• Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntza-proiektua
• Laneko prestakuntza eta orientazioa
• Enpresa eta ekimen sortzailea
• Formación en centros de trabajo

• Hauek identifikatu eta hautatzea: zirkulazioaren araudi erregulatzailea, ibilgailuen eta pertsonen eta salgaien garraioaren erregelamendu orokorra eta kutsatzaile atmosferikoen emisioak eta airearen kalitatea erregulatzen dituen araudia.
• Bide-segurtasunerako eta mugikortasunerako irakaskuntzaren esku-hartzea programatzea, irakaskuntza-mota eta zer ikasle edo talderi zuzenduta dagoen kontuan hartuta.
• Irakaskuntza-ikaskuntza garatzeko baliabideak antolatzea, ikasleen edo taldearen beharrei eta ezaugarriei erantzunez.
• Programatutako jarduerak garatzea, baliabide eta estrategia metodologiko egokiak eta horiekin lotutako irakaskuntza-trebetasunak erabiliz.
• Irakaskuntza-ikaskuntzarako jardun-estrategiak diseinatzea eta aplikatzea, esparrutzat hartuta administrazio arautzailearen jarraibideak eta prozedurak, mugikortasuna eta bide-segurtasuna.
• Prestakuntza-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzea, horrekin lotutako dokumentazioa egin eta kudeatuz eta informazioa transmitituz, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera.
• A2 baimenarekin erabil daitezkeen autoak eta motozikletak gidatzea hiri barruko eta hiriarteko bideetan, zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arauak betez eta seguru, eraginkor eta modu jasangarrian gidatzeko teknikak aplikatuz.
• Bide-segurtasuneko hezkuntzako eta garraioaren jasangarritasuneko programak garatzea, ikastetxeekin eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, hala eskatzen badute.
• Erakunde publiko edo pribatuentzako mugikortasun seguru eta jasangarriko planei buruz aholkatzea eta horietan laguntzea.
• Hiri-mugikortasuneko planak egiten, ezartzen eta berrikusten parte hartzea.
• Gidarientzako eskola partikular edo prestakuntza-zentro bat kudeatzea eta administratzea, araudi erregulatzailea aplikatuta.
• Pertsonei, baliabideei edo inguruneari buruzko kontingentzien aurrean jardutea, segurtasuna eta konfiantza transmitituz eta, hala badagokio, ezarritako jarduketa-protokoloak aplikatuz.
• Lanbide-jarduerari buruzko ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratuta edukitzea, dauden baliabideak erabiliz.
• Lan-egoera berrietara egokitzea, eguneratuta edukiz bere lan-inguruneko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzarako baliabideak kudeatuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

  • Errealitate birtuala
  • Errealitate areagotua
  • Gidatzeko sistema aurreratuak (ADAS)
  • Konektatutako ibilgailuak

Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako prestakuntza-eskaintza honi buruzko informazio osoa nahi baduzu, bete eta bidali azpian agertzen den inprimakia, eta katalogo osoa ikusi/deskargatu ahal izango duzu.

    PRESTAKUNTZA OSAGARRIA

    • Prestakuntza duala.

    • Praktikak atzerrian. Erasmus programa.

    • Ingelesa indartzeko eskolak (online edo aurrez aurre).

      • Berdintasunari, gizarteratzeari, elkartasunari eta ingurumenari buruzko sentsibilizazio-jarduerak

      • Lankidetzako metodologia aktiboa

      IKASKETAK AMAITZEAN

      Lan egitea:

      • Gidariak prestatzeko irakaslea.
      • Gidari-eskolen zuzendaria.
      • Gidariak sentsibilizatzeko eta berrezteko ikastaroetako prestatzailea.
      • Salgai arriskutsuen ikastaroetako prestatzailea.
      • Salgai arriskutsuei lotutako prestakuntza-zentroetako zuzendaria.
      • Bide-segurtasuneko hezkuntzako programetan edo jardueretan hezitzailea ikastetxeetan, adinekoentzako zentroetan, udaletan, elkarteetan, enpresetan, estatu-, autonomia- edo toki-mailako administrazioetan.
      • Laneko bide-segurtasuneko aholkularia, erakunde publikoetan eta pribatuetan.
      • Mugikortasun-planetako aholkularia, erakunde publikoetan eta pribatuetan.
      • Bide-segurtasuneko irakaslea.
      • Segurtasunez gidatzeko ikastaroetako monitorea.

       

      Aukera:

      • Don Boscoko ikasle tituludunentzako lan-poltsa
      • Espezializazio-ikastaroetako enplegurako prestakuntza.
      • Europako herrialde batean lan-praktikak egiteko aukera, Don Boscoko Erasmus beken bidez.
      • Unibertsitaterako sarbidea.