HEZIKETA MOTAK

PROFESIONALTASUN AGIRIETAKO UNITATEEN KATALOGO PRESTAKUNTZA

(LANBIDE HEZIKETAKO ETA KOALIFIKAZIO SISTEMA NAZIONALA)

Langileentzako Eskaintza Hezigarria

Aktiboko Langileak

Prestakuntza jarduera hauek, lehentasunez, aktiboko langileentzat (besteren konturako langileak, autonomoak, kooperatiba-kideak) dira.

Administrazio publikoetako pertsonalak parte har dezake prestakuntza plan honetan partaideen ehuneko10 gainditzen ez bada.

Langabetuak

Prestakuntza plan honetan, gehienez ehuneko 30 parte har dezakete.

Egungo Deialdia

Prestakuntza plan hau, okupatutako langileei bideratuta, LANBIDEK egin eta aprobatu duen ebazpenaren araberako diru-laguntza jasoko da.

Prestakuntzaren ezaugarriak eta Sartzeko Baldintzak

Prestakuntzaren Ezaugarriak
    • Prestakuntza honen helburua Profesionaltasun Agiriak osatzen dituzten Prestakuntza Unitateak lortu eta egiaztatzea da.
    • Profesionaltasun Agiria, Lan-Administrazioaren arloan, Lanbide Prestakuntza ofizialki egiaztatzeko tresna da.
    • Heziketa-moduluek osatzen dute Profesionaltasun Agiri bat  eta hau Gaitasun- atal bati edo batzuei dagokie.
    • Heziketa-modulu baten iraupena 90 ordukoa baino handiagoa baldin bada, prestakuntza-unitateetan banatzen da.
    • Profesionaltasun Agiria duen pertsonak enplegurako baliagarria den lanbide-jarduera bat aurrera eramateko bere lanbide-trebakuntza egiaztatuta dauka.
    • Profesionaltasun Agiria lortzeko bi bide daude:

      – Modulu-Katalogoko prestakuntzaren bidez,  Profesionaltasun Agiri bakoitzeko Moduluak osatzen  dituzten Prestakuntza unitateetan antolatzen den berariazko prestakuntza gaindituz

      – Laneko  esperientziaren bidez edo ikaskuntza ez formalen bitartez eskuratutako Lanbide Gaitasuna  egiaztatzeko Egitura antolatzen diren deialdietan.

    • Jarraian aurkezten den prestakuntza eskaintzan kurtsoak  edo Prestakuntza unitateak, Prestakuntza Modulua eta dagozkien Profesionaltasun Agiria zehazten dira. Baita, Modulu eta Profesionaltasun Agiri hauen iraupena eta osaketa ere.
Sartzeko Baldintzak

I, II eta III. mailako prestakuntza unitatean, moduluan edo profesionaltasun ziurtagirian parte hartzeko edo ikastaroa gainditu ondoren dagokion agiria egiaztatzeko, maila bakoitzean eskatzen diren sartzeko baldintzak bete behar dira.

Sarrerako baldintza bete ez dituzten hautagaiek parte har dezakete prestakuntzan plaza hutsak geratzen badira bakarrik.

Profesionaltasun Agirietarako prestakuntza jaso ahal izateko baldintzak

  1. Jarraian aipatzen diren ataletan adierazten den prestakuntza aprobetxamenduz jaso ahal izateko, ikasleek `prestakuntza eta profesional-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea Lan-Administrazioari dagokio.
  2. Lanbide-prestakuntzako 2. eta 3. mailako Profesionaltasun Agirietako heziketa-moduluak egiteko, ikasleek segidan aipatzen den baldintzaren bat bete beharko dute:
    1. 2.mailan sartzeko, derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edo honen baliokidea izatea. 3. mailan sartzeko, Batxilergoko titulua edo honen baliokidea izatea.
    2. Eskuratu nahi duten profesionaltasun-ziurtagiriaren, prestakuntza-modulua eta/edo prestakuntza unitatearen maila bereko profesionaltasun-ziurtagiria izatea.
    3. 2. mailako prestakuntzan sartzeko, lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea. 3. mailako prestakuntzan sartzeko, lanbide-arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea.
    4. 2. mailako prestakuntzan sartzeko, erdi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko baldintza akademikoa betetzea. 3. mailako prestakuntzan sartzeko, goi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko baldintza akademikoa betetzea.
    5. 2. mailako prestakuntzan sartzeko, erdi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko ikastaroa edo dagozkien frogak gaindituta izatea. 3. mailako prestakuntzan sartzeko, goi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko ikastaroa edo dagozkien frogak gaindituta izatea.
    6. 25 eta/edo 45 urtez gorakoentzako unibertsitatean sartzeko azterketa gaindituta izatea.
    7. Prestakuntza behar bezala aprobetxatzeko heziketa- edo lan-arloan nahikoa ezagutza izatea. Baldintza hori honako modu hauetakoren baten bitartez egiaztatu ahal izango da:
      • Dagokion lanbide-arloarekin lotutako eskuduntza nagusiak badituela zehaztuko duen idatzizko azterketa gainditzea. LANBIDEk ez arautzen duen bitartean, azterketa hau Ikastetxearen ardurapean geratzen da.
      • Administrazio eskudunek baimendutako ikastetxeek edo prestakuntza-entitateek luzatutako ziurtagirien bitartez, gutxienez 300 orduko 1. mailako edo goragoko prestakuntza ez-formala 2. mailako presatakutzan sartzeko edo 450 orduko 2. mailako edo goragoko prestakuntza ez-formala 3. mailako prestakuntzan sartzeko dutela dokumentu bidez justifikatzea, ikasi nahi duten Profesionaltasun Ziurtagiriari dagokion Lanbide Arloaren alorren batean.
      • Lan-esperientzia bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzeko uztailaren 17ko 1224/2009 EDren 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lanesperientzia eta/edo honi lotutako prestakuntza badutela dokumentu bidez justifikatzea. Atzerriko egiaztapenek balioko dute baldin eta legez itzuli eta benetakotzat egiaztatu badira.
      • Eskuratu nahi duten prestakuntzaren maila bera edo handiagoa izanda, arlo berean eta lan-eremu berean eskuduntza ebaluatu eta egiaztatzeko gailuak onartutako eskuduntza-unitate bat, gutxienez, izatea.
  3. Salbuespen gisa eta beti ere betetzen ez badira, 2.mailako prestakuntzan sartu ahal izango dira, sarrera baldintzak betetzen dituzten pertsonak nahiz eta sekuentziazio-baldintzak ez bete. Pertsona hauek asistentzia ziurtagiria jasoko dute baina Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko Gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemagatik pasa beharko dira.
Eskaintza Irekiko Prestakuntza

Zentroarekin harremanetan jartzea…