
GOI-MAILA
INDUSTRIA-MANTENTZEAREN DIGITALIZAZIOKO
ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA
Mantentze-lanen digitalizazio-proiektuak ezarri eta kudeatzen ditu industria-inguruneetan, azken belaunaldiko teknologiak aplikatuz eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko eskakizunak betez.
- Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa
- Iraupena: 990 Ordu
- Eredua: D (Euskeraz)
- Metrologia eta instrumentazio adimenduna (110 ordu)
- Mantentze-lan industrialen estrategiak (176 ordu)
- Segurtasuna mantentze-lan industrialetan (132 ordu)
- Makinen, sistemen eta ekipamenduen monitorizazioa (88 ordu)
- Mantentze-lanetan laguntzeko sistema aurreratuak (154 ordu)
- Industria-mantentzearen motak, jarduerak eta adierazle nagusiak ezaugarritzea, erakundearen beharren araberako estrategiak proposatzeko
- Mantentze-jarduerak eta -prozedurak egokitzea, giza-faktoreari eta industria-motari lotutako arriskuak minimizatzeko
- Prozesuak eta/edo makinak egokitzea hautatutako teknologia digitalak txertatuz, segurtasun-, efizientzia- eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta
- Digitalizatutako mantentze-prozesuen hobekuntza ebaluatzea, identifikatutako adierazleen bilakaeraren jarraipena eginez
- Funtzionamendu-parametroak berriz programatzea eta doitzea, eta sistema berregokitzea mantentze-prozesuen inguruko eragiketa- eta monitorizazio-eskakizun berrien aurrean.
- Industria-komunikazioetako soluzioak aplikatzea, datuak hartuz eta datuak biltegiratzeko sistemak integratuz
- Mantentze-lanen digitalizazioaren ondorioz jasotako informazioa aztertzea, inplikatutako prozesuak optimizatzeko
- Instalazioen mantentze-lanak antolatzea eta kudeatzea teknika eta aplikazio digitalen bidez
- Mantentze-eragiketak optimizatzea, sektoreko teknologia aurreratuak sartuz
- Smart Data teknikak
- Errealitate birtuala
- Errealitate areagotua
- Bibrazioen, ultrasoinuen eta infragorri bidezko tomografien analisia
Industria-Mantentzearen Digitalizazioko honi buruzko informazio osoa nahi baduzu, bete eta bidali azpian agertzen den inprimakia, eta katalogo osoa ikusi/deskargatu ahal izango duzu.
IKASKETAK BUKATZEAN
Lan egitea:
- Mantentze-lan industrialen digitalizazioan aditua.
- Automatizazio eta digitalizazio industrialean aditua.
- Digitalizazio industrialeko arduraduna.
Aukera:
- Don Boscoko ikasle tituludunentzako lan-poltsa
- Espezializazio-ikastaroetako enplegurako prestakuntza
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera
- Batxilergorako sarbidea, edozein modalitatetan.