ERDI-MAILA

IBILGAILU HIBRIDO ETA ELEKTRIKOEN MANTENTZE-LANETAKO

ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen arloko mantentze-lanak eta logistika antolatu, planifikatu, diagnostikatu eta gainbegiratzea, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasuneko eta ingurumena babesteko zehaztapen teknikoak betetzen direla bermatuz

  • Maila:  Erdi-Maila
  • Iraupena:  990 Ordu
  • Eredua:
    • A (Gaztelera) edo D (Euskera)
  • Segurtasuna ibilgailu hibrido eta elektrikoetan. (95 o.)
  • Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen propultsio-sistemak. (171 o.)
  • Goi-tentsioko sistemak, bateriak eta karga. (171 o.)
  • Indarren transmisioa eta kudeaketa termikoa. (133 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (80 o.)
  • Prestakuntza praktiko duala enpresan. (340 o.)
  • Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen sistemetan matxurak aurrediagnostikatzea, bezeroari harrera egitean hautemandako sintometatik abiatuta, dagokion lan-agindua egiteko.
  • Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak konpontzeko tailer batean mantentze-prozesuak planifikatzea, banatzea eta kontrolatzea, ezarritako metodoak eta denborak betez.
  • Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa betetzen dela bermatzea, ibilgailu hibrido eta elektrikoetarako ezarritako araudiaren arabera.
  • Ibilgailu hibridoetan eta elektrikoetan tentsio handiko sistemetatik korronte elektrikoa deskonektatzea, lan seguruak egiteko indarrean dagoen araudia betez.
  • Trakzio elektrikoko eta hibridoko sistemen elementu indibidualen eta multzoen konponketa gainbegiratzea, prozedura egokiak erabilita.
  • Ibilgailu elektrikoetan tentsio handiko biltegiratze-bateriak konpontzea, eskatutako erremintak eta tresneria maneiatuta, eta ezarritako segurtasun-protokoloak eta -teknikak aplikatuta, araudiaren arabera.
  • Ibilgailu hibridoetako eta elektrikoetako tentsio handiko sistemetako, biltegiratzeko eta karga elektrikoko sistemetako parametroen doikuntza gainbegiratzea, datuak aztertuta eta ezarritako teknikak aplikatuta.
  • Ibilgailu hibridoetan eta elektrikoetan transmisio-sistemak, birsortzeko balaztak eta kontrol termikoa konpontzen eta/edo mantentzen direla egiaztatzea, teknika egokiak aplikatuta.
  • Segurtasun-protokoloei buruzko dokumentazio tekniko administratiboa betetzea, indarrean dagoen araudia betez
  • Auto hibridoen Motore , abiadura kaxa eta bateria maketak.
  • Auto elektrikoen maketak
  • Auto elektrikoak
  • Diagnosi makinak
  • Ibilgailu hibrido eta elektrikoekin lan egiteko herramienta berezia.

Ibilgailu Hibridoak eta Elektrikoak Mantentzea honi buruzko informazio osoa nahi baduzu, bete eta bidali azpian agertzen den inprimakia, eta katalogo osoa ikusi/deskargatu ahal izango duzu.

    IKASKETAK AMAITZEAN

    Lan egitea:

    Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen mantentze-lanen arloko burua.
    • Ibilgailuen mantentze-lanen arloko segurtasun-arduraduna.
    • Ibilgailuen azterketa teknikoko arduraduna.
    • Ibilgailuak hartzeko arduraduna.
    • Ordezko piezen eta diagnosi-ekipoen arloko burua.
    • Ibilgailuen peritu tasatzailea.
    • Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako arduraduna.
    • Ibilgailuekin lotutako ekipoen merkataritza-arloko arduraduna.
    • Karrozeria arloko burua.

    Aukera:

    • Don Boscoko ikasle tituludunentzako lan-poltsa
    • Espezializazio-ikastaroetako enplegurako prestakuntza
    • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera
    • Batxilergorako sarbidea, edozein modalitatetan.