Beste ikastetxe batzuekin lankidetzan eta LHko sailburuordetzak bultzatuta

GAUZEN INTERNETA: SMART HOZKAILUAK

PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK

 

PROIEKTUA

ENTITATEAK

GAUZEN INTERNETA: SMART HOZKAILUAK

CIFP Usurbil LHII
CIFP Don Bosco LHII
CPES LES- ARTIBAI- BHIP

PROIEKTUAREN LABURPENA

DON BOSCO LHII  ikastetxean Smart hozkailuei buruzko proiektu bat egin nahi dugu, uste baitugu etorkizun hurbilean etxebizitza gehienetan izango ditugunak izango direla.

Teknologia berri horietan trebatu ahal izateko eta Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko eta Instalazio Termikoen eta Fluidoen Mantentze-lanetako goi-mailako zikloetako ikasleak eta Hozteko eta Girotzeko Instalazioak erdi mailako ziklokoak bereganatutako ezagutza helarazteko.

Proiektuak hainbat fase izango ditu, honako hauek:

  • Merkatuan dauden hozkailuei buruzko azterketa egitea.
  • Kombi estandar batetik abiatuta, Smart hozkailuaren prototipo bat diseinatzea.

Horretarako, beharrezko aldaketak egingo ditugu, konpresoreak, kamerak, sentsoreak eta

elementu elektromekanikoak sartuz eta Arduino plataforman eta Raspberry ordenagailu batean oinarrituz.

  • Prototipoa muntatzea eta programatzea.
  • Abian jartzea.

 

Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin

berrikuntza@donbosco.eus