GOI-MAILA

MANTENTZE-LAN ELEKTRONIKOA

Teknikaria izango zara, eta espezializazio handia izango duzu honako arlo hauetan: telekomunikazioetako azpiegiturak eta ekipoak, komunikazio-sareak, telefonia-sistemak, Gauzen Internet (IoT), soinu- eta irudi-ekipoak, sistema informatikoak, industriako ekipo elektronikoak, robotika eta Industria 4.0.

  • Maila:  Goi-Mailako lanbide Heziketa
  • Iraupena: 2 Urte / 2000 Ordu
  • Eredua: 
    • A (Gaztelera)
    • D (Euskara)
    • I  (Eleaniztasuna ingelesez)
    • OP (Eskaintza Partziala)

Audio-tresneriaren mantentze-lanakIrrati-komunikazioko tresneriaren mantentzelanakLaneko prestakuntza eta orientabideaLaneko prestakuntza eta orientabidea

  • Zirkuitu elektroniko analogikoak (231 ordu)
  • Tresneria mikroprogramagarria (264 ordu)
  • Elektronika industrialeko tresneriaren mantentzelanak (198 ordu)
  • Ahots- eta datu-tresneriaren mantentze-lanak (198 ordu)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)
  • Tresneria elektronikoa muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak (200 ordu)
  • Irrati-komunikazioko tresneriaren mantentzelanak (120 ordu)
  • Audio-tresneriaren mantentze-lanak (60 ordu)
  • Bideo-tresneriaren mantentze-lanak (60 ordu)
  • Mantentze-lan elektronikoen azpiegiturak eta garapena (60 ordu)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu)
  • Ingeles teknikoa (40 ordu)
  • Mantentze-lan elektronikoen proiektua (50 ordu)
  • Lantokiko prestakuntza ( 360 ordu)

Telekomunikazio sektorean:

  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak, sistema mikroprozesatuak, banda zabaleko sareak, telematika, irrati-komunikazioak eta audio- eta bideo-tresneria industriala eta profesionala diseñu,  mantentzera eta konpontze lanak.

Industria sektorea:

  • Industria-tresneria eta linea automatizatuak garatzera eta gainbegiratzera, eta horien proiektuak garatzea.
  • Instalazio-metodoak planifikatzea, egindako instalazioen segurtasuna eta aginteak egiaztatzea, eta sistema, instalazio edo ekipo elektroniko-elektriko berrien hasierako funtzionamenduaz arduratzea.
  • Ekipo elektroniko eta elektriko-en fabrikatzeko eta instalatzeko beharrezkoak diren materialen eta eskulanaren kantitateen eta kostuen kalkulu eta estimazio zehatzak prestatzea, ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.
  • Ekipo-makina elektroniko-elektrikoen , erabileraren, mantentzearen eta konponketaren kontrol teknikoa egitea, behar bezala funtzionatzen dutela eta dagozkion zehaztapen, arau eta erregelamenduak betetzen dituztela bermatzeko.

Ikerketa eta Garapen Sektorean:

  • 3D Impresora ekipoeen ikerketa eta garapenean laguntza teknikoa ematea, eta prototipoak probatzea.
  • Teknologia laborategietako ekipoen garapenean laguntza teknikoa ematea eta prototipoak probatzea.
    • Sistema elektroniko txertatuak (mikrokontrolagailuak eta mikroprozesadoreak).
    • Robotika industriala
    • Robotika autonomoa
    • Sentsorika eta Internet Of Things (IoT)
    • IP gaineko telefonia
    • Komunikazio sareak eta sareko elektronika (routerrak, switchak)
    • Automatak eta automatismo industrialak
    • Plaka eta zirkuitu elektronikoen fabrikazioa
    • Audio, bideo eta irratikomunikazio gailuen teknologiak.
    • Enpresa-baliabideen plangintzarako softwareak (ERP)
    • Proiektuen garapena
    • 3D Inprimaketa
    • Murgiltze-ikaskuntza errealitate birtualarekin

    Mantentze-Lan Elektronikoa Teknikarien prestakuntza-eskaintza honi buruzko informazio osoa nahi baduzu, bete eta bidali azpian agertzen den inprimakia, eta katalogo osoa ikusi/deskargatu ahal izango duzu.

      PRAKTIKAK ZER ENPRESATAN EGINGO DITUZUN

      PRESTAKUNTZA  OSAGARRIA

      • Prestakuntza Duala
      • Praktikak atzerrian. Erasmus + KA1 programa.
      • Ingelesa indartzeko klaseak (online edo aurrez aurre).
      • Berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren arloan sentsibilizazio jarduerak
      • Lankidetza aktiboan oinarritutako metodologia 
      • Garapen pertsonal integrala, non lan-bizitza emankorrerako oinarri sendoak lortzen diren.
      • Errealitate Birtualeko tresnen erabilera
      • Industrial Internet of things, IIOT
      • 3D piezen diseinua eta inprimaketa
      • 3D tresnekin zirkuitu elektronikoak diseinatzea eta inprimatzea
      • Kudeaketa integraleko ERP softwareen erabilera biltegiko, erosketen, salmenten, stockaren eta langileen kudeaketarako; 4.0 industriaren ingurune baten.
      • Berrikuntza-proiektuak sortzea kanpoko beste ikastetxe eta erakunde batzuekin lankidetzan.
      • Nazioko eta nazioarteko ekitaldietan eta lehiaketetan parte hartzea: “Estia 24h de Innovación, (Bidart)”, “Don Bosco Sari Nazionala, (Zaragoza)”, “Bilbao Maker Fair, (Bilbo)”, “Cuesta Solar (Galizia)”….
      • 4.0 balioak, proiektu solidarioetan parte hartzea: “Gurutze Gorriaren Gabonetako jostailuak”, “Ingurumenaren garbiketa”…
      • Espezializazio-programa desberdinetan hezitzeko aukera: “Elektromugikortasuna (Irizar eta Jema Energy)” eta “Sistema Txertatuak (IDK)”
      • Erasmus + KA2 programaren barnean, nazioarteko kolaboratzaileekin esperientziak trukatzeko proiektuetan parte hartzea.
      • Puntako ikerketa-zentroetan eta teknologia-zentroetan praktikak egiteko aukera.

       

      IKASKETAK AMAITZEAN

      Lan egitea:

      • Irrati- eta telebista-sistemetako tresneria eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
      • Irrati- eta telebista-sistemak eta ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
      • Irrati-difusioko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
      • Sistema domotikoetako, sistema immotikoetako eta segurtasun elektronikoko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
      • Sistema domotikoak, sistema immotikoak eta segurtasun elektronikoko sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
      • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
      • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
      • Irrati-lotuneetako sistemak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
      • Audio- eta bideo-tresneria profesionala eta industria-tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.

      Aukera:

        • Don Boscoko ikasle tituludunentzako lan-poltsa
        • “Elektromugikortasuna (Irizar eta Jema Energy)” eta “Sistema Txertatuak (IDK)” espezializazio-programetan ikasten jarraitzeko aukera
        • Unibertsitaterako sarbidea
        • Don Boscoko Erasmus beken bidez Europako herrialde batean lan-praktikak egiteko aukera.