GOI-MAILA

ANALISIKO eta KALITATE-KONTROLEKO LABORATEGIKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatu eta koordinatuko dituzu. Eginkizun horretan, prozesuko eta amaitutako materia eta produktuen gaineko era guztietako saiakuntzak eta analisiak egingo dituzu, ikerkuntzara eta kalitate kontrolera bideratuak, lortutako emaitzak interpretatuko dituzu eta laborategiko jardunbide egokien arauak betez jardungo duzu.

  • Maila:  Goi-mailako lanbide Heziketa
  • Iraupena: 2 Urte / 2000 Ordu
  • Eredua:
    • A (Erderaz) 
    • D (Euskera)
    • I (Eleaniztasuna ingelesarekin)
    • Lagintzea eta lagina prestatzea (231 ordu)
    • Analisi kimikoak (297 ordu)
    • Saiakuntza fisikoak (132 ordu)
    • Saiakuntza fisiko-kimikoak (132 ordu)
    • Laborategiko kalitatea eta segurtasuna (99 ordu)
    • Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)
    • Tresna bidezko analisia (200 ordu)
    • Saiakuntza mikrobiologikoak (180 ordu)
    • Saiakuntza bioteknologikoak (120 ordu)
    • Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua (50 ordu)
    • Ingeles teknikoa (40 ordu)
    • Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu)
    • Lantokiko prestakuntza (360 ordu)

     

    • Titulartasun publikoko edo pribatuko laborategietako analista. 
    • Laborategi kimikoko analista. 
    • Laborategi mikrobiologikoko analista.
    • Materialen laborategiko analista.
    • Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.
    • Transformazio-industrietako laborategiko analista.
    • Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
    • Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
    • Edateko uren eta hondakin-uren analista mikrobiologikoa.
    • Farmazia-industriako kontrol mikrobiologikoko analista.
    • Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista. 
    • Industria-kimikako laborategiko teknikaria.
    • Askotariko manufaktura-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
    • Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.
    • Eraikuntza-materialen saiakuntzetako teknikaria. 
      • Lurzoru, ur, aire eta elikagaien laginketa teknikak. 
      • Tresna bidezko analisiak: HPLC, gas kromatografia, espektrofotometria UM-ikuskorra, FTIR, atomo-xurgapenezko espektrofotometria (AAS), ISE neurgailuak, pH eta konduktibitatea, …
      • Kjeldahl metodoa. 
      • Saiakuntza mikrobiologikoak: mintz bidezko iragazketa, ingurune ezberdinetako mikroorganismoen ereinketa, kontaketa, isolatzea eta identifikazioa. 
      • Saiakuntza bioteknologikoak: elektroforesia, Western Blot, DNAren erauzketa eta kuantifikazioa, PCR, … 
      • Saiakuntza metalografikoak: laginaren prestaketa, mikrografiak, saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak, …
      • Saiakuntza fisiko-kimikoak: polarimetria, errefraktometria, biskositatea, dentsitatea, fusio-puntua, gainazal-tentsioa, …

      Analisiko eta Kalitate-Kontroleko Laborategiko Goi-mailako Teknikarien prestakuntza-eskaintza honi buruzko informazio osoa nahi baduzu, bete eta bidali eskuinaldean agertzen den inprimakia, eta katalogo osoa ikusi/deskargatu ahal izango duzu.

      A

        PRAKTIKAK ZER ENPRESATAN EGINGO DITUZUN

        HEZIKETA OSAGARRIA 

        • Formakuntza DUALa.
        • Praktikak atzerrian. Erasmus programa. 
        • Ingeleseko errefortzu-klaseak (online edo presentziala)
        • Berdintasun, Inklusio, Elkartasun eta Ingurugiro jarduerak
        • Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa
        • Sektoreko enpresen eta ikerketa-zentroen dibulgazio-hitzaldiak
        • Sektoreko enpresak eta ikerketa-zentroetara bisitak. 
        • “Fabricación Industrial y Control de Calidad de medicamentos de Terapia Génica” Espezializazio programa.        

        Viralgen Vector Core SL enpresarekin lantzen den  “Fabricación Industrial y Control de Calidad de medicamentos de Terapia Génica” Espezializazio programara sarrera.

        IKASKETAK AMAITZEAN

        Lan Egitea:

        Profesional honek enpresa edo laborategietan egiten du lan, bai kalitate-kontrolera eta ikerkuntzara bideratutako materia eta produktuetan saiakuntza fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta tresna bidezkoak egin behar dituztenetan eta bai, besteak beste, ingurumenaren edo elikagaien arloetan proba mikrobiologikoak eta bioteknologikoak egin behar dituztenetan.

        • Don Boscoko tituludun ikasleentzat lan-poltsa
        • Espezializazio ikastaroak egiteko prestakuntza
        • Unibertsitatean sartzeko aukera
        • Erasmus beken bidez Europako herrialde batean lan-praktikak egiteko aukera.