GIZARTE-ERANTZUKIZUNA
Ikasleen garapen integrala da gure helburu nagusia. Elkarbizitzarako, eta gero eta aldakorrago den lan-mundurako prestakuntza, laguntza eta orientazioa eskaintzen dugu; beraz, gizartearen aurrean dugun erantzukizuna agerikoa da, eta horri erantzuteko hainbat proiektu garatzen ari gara:
BALIOAK 4.0
Balioak 4.0 proiektua Euskadiko LHren barruko proiektu estrategikoa da, eta Tknikaren laguntzarekin garatzen ari gara. Plan honek Don Boscora joaten diren pertsonen prestakuntza integralari laguntzen dio, gure misioari erantzuna emanez.
Plan horren helburu nagusia da prisma aldatzea eta mundua pentsatzen eta begiratzen ikastea gizarte-erantzukizuneko irizpideak inspiratzen dituzten hiru dimentsioetan: dimentsio etikoa edo balioena, dimentsio soziala eta ingurumen-dimentsioa. Horrela, beren lanarekin etorkizun jasangarriagoa eta gizatiarragoa sortzen lagunduko duten profesionalak prestatuko ditugu.
BERDINTASUNA
Don Boscon uste osoa dugu berdintasuna guztion erantzukizuna dela, eta prestakuntzaren ikuspegitik betebehar handia dugula, bai eta jarduera-eremu handia ere; horregatik, honako helburu eta zeregin hauek finkatu ditugu:
Helburuak:
– Berdintasunaren beharraz kontzientziatzea, guztion ardura baita.
– Ikastetxean berdintasun-diagnostikoa egitea.
– Berdintasunaren arloko beharrak hautematea eta proposamenak egitea.
– Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko jarduerak sustatzea
Zereginak:
– Diagnostikoa egitea.
– Inkestak pasatzea.
– Datuak aztertzea.
– Neurri zuzentzaileak proposatzea.
– Jarduerak egitea
Twitter: @DB_Berdintasuna
Instagram:db_berdintasuna
INKLUSIOA
Don Boscon, ziur gaude gizarteratzeak gizarte bidezkoagoa eta zuzenagoa lortzeko tresna izan behar duela. Horretarako, hainbat zerbitzu ditugu, hala nola:
SOLIDARITATEA
- Gizartea pertsonek osatzen dute, eta, horregatik, gure balioetako bat giza harremanak dira, non kalitatezko irakaskuntzaren garapenaren oinarrian konfiantza, enpatia, solidaritatea eta guztion onerako taldean lan egiten duten pertsonen arteko errespetua dauden. Horretarako, urtez urte honako jarduera hauek egiten ditugu:
- Odol-ematea: ikasturtean zehar bi jardunaldi antolatzen dira, gure ikasleek eta langileek odola eman dezaten, eta, bertan, erauzketa-unitate bat desplazatzen da ikastetxe berera. Helburu nagusia horrelako ekintza solidarioen beharraz kontzientziatzea da, bihar zu izan zaitezkeelako transfusioa behar duena.
- Elikagaien bankua: Don Bosco osatzen duten pertsona guztien artean elikagaien bilketa maximoa egiten da
- Sentsibilizazio-hitzaldiak: ikasturtean zehar, ikasleek hainbat jarduera eta jardunalditan parte hartzen dute, elkartasunaren ikuspuntua zabaltzeko, benetako esperientziekin. Adibideak:
- Giza Eskubideak, Amnesty Internationalek emandako hitzaldia
- AITA MARI salbamendu-ontzia, Itsas Salbamenduak emandako hitzaldia
- IREKI BEGIAK, Gipuzkoako Boluntarioen Elkarteak emandako hitzaldia
- “Ekonomia zirkularra. Elikadura zirkularra. Elikadura xahutzea “hitzaldia, ELIKA FUNDAZIOAK eskainia
- GERTA DAKIZUE – Muineko lesioak, AESLEMEk eskainitako hitzaldia
INGURUMENA
Garapen jasangarriaren dimentsio hirukoitzaren ikuspegia indartuz (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa), jakin badakigu Don Boscok eskaintzen dituen zerbitzuek, giza jarduera guztiek bezala, ingurunearekin elkarreragiten dutela eta ingurumen-inpaktuak eragiten dituztela. Horregatik, uste dugu beharrezkoa eta koherentea dela ingurumen-balioak irakaskuntza-jardueraren hezkuntza-balioetan sartzea.
Link honetan “klik” eginez gero, ingurumenarekin dugun proiektua ikus dezakezu.




