google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

INGURUMEN-POLITIKA

Medio Ambiente

%

KONPROMISOA

CIFP Don Bosco LHII ikastetxearen ingurumen-konpromisoa

CIFP Don Bosco LHII ikastetxearen funtzioen artean hezkuntza-eskaintza arautua eta ez-arautua dago.

Eskaintzen diren zerbitzuek, edozein giza-jarduerarekin gertatzen den bezala, inguruarekin harreman estua dute,   ingurumenean eragina dutelarik. Aldi berean, irakaskuntza-jarduerek dituzten heziketa-balioei ingurumen-balioak eranstea beharrezkoa eta koherentea dela uste dugu.

Arrazoi horregatik, garapen jasangarriari ekarpena egingo diogula hitza ematen dugu. Horretarako, kutsaduraren prebentzioarako konpromezua gure gain hartzen dugu, ingurumena gure erakundearen eguneroko kudeaketan txertatuz, era honetan gure ingurumen-jokaera egunetik egunera hobetuz.

Konpromezua hartzen dugu ingurumenarekin lotutako alderdiak ezagutzeko eta ebaluatzeko. Baita ere gure langileei gure jarduerarekin eta bete behar dituzten funtzioekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza emateko, bere lanpostuan duten jokaerak ingurumenarekin dugun konpromezua isla izan dezan.

Gure erronken artean dago ingurunearen etengabeko hobekuntza lortzea, ingurumen-araudiari moldatuz, guztiz bete arte.  Horretarako urtero helburuak, jomugak eta ingurumen-programak zehaztu eta berrikusiko ditugu, atal garrantzitsuenak murrizteko asmoarekin.

 

Data: 2018/07/01

Carlos Lizarbe De Luis

CIFP Don Bosco LHIIko zuzendaria

EA30  2021-2022

EKOSCAN ZIURTAGIRIA. ERRENTERIA

 

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI