google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI
Normalkuntza

“CIFP Don Bosco LHII ikastetxean geure egiten dugu FPEuskadi 2030 Estrategia, eta euskara gure identitatearen funtsezko elementutzat zein komunikazio-bide nagusitzat hartzen dugu. Gure proiektu estrategikoaren D lerroari jarraituz, lan-mundurako ikasle eleanitzak hezteaz gain, euskararen biziberritzea dugu helburu, gure eguneroko jardunean hizkuntza honen erabilera erabat lehenetsiz. Konpromiso hori ikasgeletatik haratago doa: ikastetxeko langile guztien arteko hizkuntza-harremanak normalizatzearen alde egiten dugu lan, euskara gure barne-bizitzaren eta Lanbide Heziketako gune indartsu eta naturala izan dadin. Gure komunitate osoaren inplikazioarekin, euskara etorkizuneko lan-tresna eta elkargune bihurtzen dugu egunero.”

Gure jardueren artean, ikasleei lantokiko prestakuntza eta DUALa euskaraz egiteko aukera ematen diegu. 10 urte daramatzagu erronka honekin.

Hizkuntzaren erabilera modu dinamiko eta naturalean erabiltzeko egiten diren ekintzak eta tresnak dbeuskaraz blogean argitaratuko dira, edonorren eskura egongo direlarik.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI