google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Madrilgo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Bultzatuak

OceansCare: Gure itsasoa babestu dezaketen ilez egindako sareak

PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK

PROIEKTUA

ENTITATEAK

Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta, proiektu honek birziklapenarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako praktika arduratsuagoak eta kontzienteagoak sustatu nahi ditu ile-apainketaren sektorean. Ile-hondakin hauetatik abiatuta egitura flotatzaile batzuk sortuko dira, portru eremuetan kokatzeko. Horrela, egitura horiek portu-jardueretatik eratorritako hidrokarburo-isuriak xurgatzeko duten eraginkortasuna aztertuko da. Modu honetan ile-hondakinentzako erabilera berriak proposatzeaz gain, hondakin hauen kudeaketarako aukera berriak aztertuko dira. Era berean, erronketan oinarritutako elkarlaneko metodologia aktiboak jarraiki, jasangarritasunarekin lotutako material didaktikoa sortuko da.

CIFP DON BOSCO LHII

MONTE ALBERTIA

LAS INDIAS CIFP

BEKOOP

SERCONTROL Ambientl

 

PROIEKTUAREN LABURPENA

Proiektu hau, enpresa eta ikastetxeen esperientzia ezberdinak trukatuz ezagutzen transferentzia helburu duen hezkuntza-proiektu bat da. Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta, ileapaindegietatik jasotako ile-hondakinekin egitura flotatzaileak sortuko dira. Egitura hauek itsas-kaietan kokatuko dira, portu jardueretatik eratorritako hidrokarburo hondakinen xurgapenerako material absorbatzaile gisa.
Helburu hauek lortzeko birziklatze eta hondakinen kudeaketari lotutako praktika arduratsu eta kontzienteagoak sustatuko dira ile-apainketaren sektorean. Era berean, ilea biltzeko sistema bat diseinatzea proposatzen da, tokiko hiri-hondakinen kudeatzaileekin elkarlanean. Gainera, erronka intermodularren sorrerakin, ile-apainketa heziketa zikloetarako hezkuntza metodologiaren berrikuntza-plan bat garatzea proposatu da.

Laburbilduz beraz, proiektu honek ile-apainketaren sektoreko enpresek birziklapenarekiko duten sentsibilizazioa areagotzea bilatzen du, ile-hondakinen bilketarako sistema bat diseinatuz. Honek, batetik, negozio praktika jasangarriagoak sustatzea ahalbidetuko du. Bestetik, ile hondakinekin sortuko diren egitura flotatzaileak hidrokarburoentzako material xurgatzaile bezala frogatuko dira, ile hondakinen erabilera eta kudeaketari ate berriak zabalduz Azkenik, jasangarritasunarekin erlazionatutako material didaktiko berria sortuko da, erronketan oinarritutako elkarlaneko metodologia aktiboak jarraiki.

Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin

berrikuntza@donbosco.eus

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI