Madrilgo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Bultzatuak
Baso-hondakinen balioa handitzea 4.0 nekazaritzarako
REFOREST 4.0
PROIEKTUAN PARTEHARTZAILEAK
PROIEKTUA |
ENTITATEAK |
Proiektu honen helburu nagusia baso-hondakinetatik zelulosa lortzeari buruzko ezagutza sortzea eta transferitzea da, lehen sektorerako ontzi adimendunak fabrikatzeko. |
CIFP DON BOSCO LHII |
|
LABPAPER Tolosa SALESIANOS PAMPLONA MC Zerbitzuak BASQUE CENTER FOR MATERIALS, APPLICATIONS & NANOSTRUCTURES |
PROIEKTUAREN LABURPENA
Proiektu honen helburu nagusia baso-hondakinetatik zelulosa lortzeari buruzko ezagutza sortzea eta transferitzea da, lehen sektorerako ontzi adimendunak fabrikatzeko. Ontzi horiek inprimaketa funtzionalaren teknologia erabiliko dute parametro jakin batzuei buruzko informazioa emateko (tenperatura, hezetasuna…).
Baso-hondakinak basoen garbiketatik eta lorezaintzatik lortuko dira batez ere, eta horrela, hondakin horiek berrerabiltzeko eta berriro balioan jartzeko aukera emango da. Honez gain, ekintzailetza eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonen nahiz lanbide-heziketako zikloetako ikasleen laneratzea sustatzeko tresna gisa ere erabiliko da.
Helburu hori lortzeko, honako alderdi hauek nabarmenduko dira:
● Baso-hondakinentzako irteera bat lortzean; hondakin horiek pilatzeak arazoak sor ditzakeelako landa-eremuetan.
● Ontzietarako orea ekoizteko baso-hondakinetatik lor daitekeen zelulosa-zuntzaren ezaugarriak aztertzean, amaierako produktuaren aukerak zenbatetsi ahal izateko.
● Ontzietan sentsoreak funtzionalki inprimatzeko tinta jasangarriak garatzean, horiek adimendun bihurtzeko.
● Lortutako ontzien gainean sentsoreak inprimatzeko moduan.
● Ontzi horiek probatzean, horien erabilgarritasuna aztertzeko.
Proiektua, oro har, berrikuntza eta elkarlanaren ikuspegitik garatuko da, inpaktu jasangarri, konprometitu eta errotuarekin berrikuntza arduratsua bultzatzeko.
Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin
berrikuntza@donbosco.eus