PRAKTIKETARAKO IKASLEAK

Empresas

Enpresa bezala  praktiketarako Don Boscoko ikasleak izateko edo horri buruzko informazioa eskatzeko interesa baduzu, ez utzi aukera hau pasatzen

Harremanetarako pertsona: Andres Monreal

E-mail bitartez:  a.monreal@donbosco.eus

Edo nahiago baduzu, ondorengo galdetegia bete ezazu eta surekin harremanetan jarriko gara…

FP Euskadi

DON BOSCOKO PRAKTIKAK AUKERATZEKO ZERGATIAK:

  • Zentroak dokumentu guztiak izapidetzen ditu, enpresarentzako prestakuntzaren kudeaketa ahalik eta gehien erraztuz
  • Esperientzia egiaztatua praktiketako prestakuntzaren garapenean, tokiko enpresen inplikazioarekin, bai ETEekin, bai enpresa handiekin.
  • Iraupena: erdi-mailako zikloak 385 ordu – Goi-mailako zikloak 360 ordu
  • Bete beharreko ordutegia: 35 ordu astean. 7 ordu egunean (gutxienez 5 ordu egunean, gehienez 7,5 ordu egunean)
  • Egutegia: martxoa eta ekaina bitartean (irailetik abendura, kasu batzuetan)
  • Asteko egunak: astelehenetik ostiralera.
  • Ikastetxeak hautagaiak esleitzea.
  • Ikasleek lehen eta bigarren mailako modulu guztiak gaindituta izan behar dituzte
  • Enpresei laguntza zuzena ematen zaie mota guztietako egoeretan. Ikastetxetik praktiketako tutoreak egiten du jarraipena eta enpresaren aldetik bertako instruktoreak
  • Ikasleen eskola-aseguruak estalitako prestakuntza-modulu bat da (Osakidetza)
  • Ikasleek ez dute inolako lan-harremanik enpresarekin
  • Ikasle batek eta enpresa batek aldez aurretik adostutako praktikak ere egin daitezke
  • Enpresaren belaunaldi-erreleboa egiteko aukera bat da.