GOI-MAILAko ZIKLOAK
ENPLEGURAKO FORMAZIOA

Langileei, langabetuei eta enpresei zuzendutako prestakuntza. Lanbide Heziketa osatzen duten ikasketen helburua ikaslea prestatzea da gizartean eta enpresetan eskaerarik handiena eta etorkizunik hoberena duten lanpostuetara iristeko.
Gaur egun, pertsonaren bizitza aktibo osoaren zehar prozesu bat bezala ikusten da lanbide heziketa. Honela, bereizten da araututako prestakuntza eta etengabeko lanbide prestakuntzaren artean. Lehenengoa, eskola-adineko ikasleentzat zuzenduta, eta bigarrena langile aktiboentzat eta langabetuei zuzendutakoak.
Heziketa programa hauetako jardueren bitartez langileek eta langabetuek ezagupenak eguneratzeko, gaitasunak zabaltzeko, ahalmen berriak eskuratzeko eta lan aukerak hobetzeko aukera izango dute.
Prestakuntzak enpresei beren lehiakortasuna handitzera lagun diezaieke, langileen garapenaren bitartez.